Ibai Fernandez kazetariak gaur Diario de Noticias egunkarian argitaratu duenez, Nafarroari 25 milioi euro kostako zaio gastu militarraren handitzeak. Egun, Espainiako Gobernuak barne produktu gordinaren %1,2 bideratzen du Defentsa Ministeriora, baina Sanchezen gobernuak eta NATOk 2030ean gastu hori %2ra iristea adostu dute, hau da, %66 igotzea. Horrek ekarriko luke urtean Nafarroak 25 milioi gehiago eman behar izatea Estatuari. Foru Erkidegoak egun Espainiako Gobernuari egiten dion ekarpenaren %7 Defentsa Ministeriora doa: 40 milioi urtean. Espainiak aurten 15.730 milioi bideratuko ditu gastu militarretara. Adosturikoa betetzen bada, 2030ean 22.471 izanen dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!