Mai Gardek Osasuna utziko du denboraldi amaieran. Klubaren emakumezkoen taldeko kapitainak ere agur esango die soropilei futbola ere “behin betiko” utziko baitu.
Modu honetan Osasunaren azken urteetako jokalari esanguratsuenetako batek taldea utziko du. Denboraldi honetan zehar ez du ohiko protagonismorik izan minutuei dagokienez baina Gaztelu plazako klubak emakumeen futboleko taldea berreskuratzea erabaki zuenetik kapitaina izan da, hau da, azkeneko bost denboraldietan eraman du besokoa.
2009an aritu zen Osasunan baina klubak garai horretan erabaki zuen emakumeen futbolari bidea ixtea eta Barañaingo Lagunaken aritu zen. Gero ere areto futbolean aritu zen Orvinan eta Txantrean. 2017. Urtean itzuli zen Taxoarera.
Aurreko denboralditik, Emakumezkoen Osasunaren harrobiaren egituran gauzatutako berrantolaketaren ondoren, Mai Garde ere talde gorritxoaren oinarrizko futbolaren koordinatzailea da, eta zeregin horretan jarraituko du.
Ohar bidez, klubak “taldearekiko azken urteotan eginiko lana” eskertu dio. Gaur, arratsaldeko 17.00etan prentsaurrekoa emanen du.