Berriki sortutako Euskara Aurrera ekimenak gogor kritikatu du aurreko astean Nafarroako Parlamentuak PAI programa indartzeko onartutako legea. Salatu du, mugimendu horrek "kinka are larriagoan" uzten duela euskara.
Prentsa ohar bidez nabarmendu dute Nafarroan, "euskararen aldeko aurrera pauso garrantzitsuak" eman direla azken urteotan eta horren erakusle dela "D ereduko matrikulazio eskarien igoera". Honekin batera azpimarratu dute Euskararen Legeak ezarritako hizkuntza-zonifikazioaren kontra "gero eta adostasun zabalagoa" dagoela eta beraz, PAI programa indartu eta eredu bihurtzeko mugimendua "urrats horiei oztopoak jartzeko saiakera" agerikoa dela eta "garbi" gelditu dela "euskarak aurrera egitea eragozteko asmoz" egin dutela.
Hori dela eta adierazi dute ez dutela "euskararen aurkako erasorik onartuko" eta "gogor" salatzen dutela "euskarafobia". Orain arte euskararen alde egindako lana txalotu du Euskara Aurrea ekimenak.
Horregatik bat egin dute Herritarrak ez gutxietsi, eskubideak guztiontzat lelopean Kontseiluak larunbat honetarako Iruñean (Antoniutti parkea, 17.30) deitutako manifestazioarkein bat eta gogoratu dute hilak 21ean beste hitzordu garrantzitsua dutela euskaltzaleek, Donostian, Euskara Aurrera lelopean.