Osteguneko osoko bilkuran gertatutakoak nabarmen aldatu du PSNk egindako proposamena Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak ohartarazi dutenez. “Navarra Sumaren zuzenketek segurtasun juridiko eza areagotu dute”, ohartarazi du Geroa Baiko Uxue Barkosek. Adibide bat jarri du EH Bilduko Bakartxo Ruizek: “PAI programako irakasleak ezinen dira programatik atera”.
PSNk eta Navarra Sumak onartutako legeaz Nafarroaren Kontseiluaren iritzia ezagutu nahi dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak.
Ingelesa ikasteko programetako plazak eskuratzeko C1 maila ezinbestekoa izanen da, aurrerantzean, deituko dituzten oposizioetan. Atzerriko hizkuntza bat bertako bi hizkuntzen gainetik ezarri dute, bi irakasle gorputz sortuz.
Eskuinekoen zuzenketak onartuz, gainera, legeak PAI eredu bihurtzeko lehenengo oinarria ezarri du. Momentuz, programa den bitartean, edozein udalerrietako familiei garraioa eta jantokia ordainduko zaie. D ereduan gertatzen den bezala, zehaztu dute Navarra Sumakoek.
EH Bilduk legea aurrera ateratzeko izan duten “urgentzia” salatu du, eta azkartasun hori eskatu diote Nafarroako Gobernuko lanpostuen profil linguistikoen berri emateko