Alokairuaren eskaintzak %6 egin du behea Nafarroan

Euskalerria Irratia 2022ko api. 28a, 12:53

2021eko datuak dira eta Iruñean %10ekoa izan da alokairuko etxebizitzaren datuen jaitsiera. 

Nafarroan alokairuko etxebizitzen eskaintza % 6 murriztu da 2022ko lehen hiruhilekoan, iazko hiruhileko berarekin alderatuta, Idealistak argitaratutako ikerketa baten arabera. Bestalde, Iruñean kopurua % 10 murriztu da.

Hego Euskal Herriko hiriburuen bataz bestekoa %20koa da, Donostiak duelarik eskaintzaren jaitsierarik handiena %30arekin. 

Lurraldeen bataz bestekoa aldiz, %17koa izan da eskaintzaren jaitsiera eta Gipuzkoan egin du gehien behera eskaintzak, %24. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!