Gora egin du langabeziak Nafarroan, 2022ko lehenengo hiruhilekoan. Emakumeak izan dira, oro har, lana galdu dutenak. 14.400 emakume langabetu daude, %9,35eko tasarekin. Azken hiru hilabeteetan 1.800 emakume geratu dira lanik gabe, guztira langabezian geratu diren 1.900 langileetatik. Egun 19.300 gizon daude langabezian Nafarroan, eta guztira 33.600.
Urte arteko alderaketa eginez gero, bestelakoa da argazkia. 2021ko lehen hiruhilekoan egun baino 2.300 pertsona gehiago zeuden langabezian. Langabeziak behera egin du, emakumezkoen zenbatekoak egin duelako behera. Duela urtebete 2.300 emakume gehiago zeuden langabezian. Gizonezkoen kasuan, ordea, 100 langabe gutxiago zeuden.
Lanean daudenei erreparatuta, 900 landun gehiago daude lehen hiruhilekoan, %0,32 aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 288.800 okupatu daude guztira. Gizonen jarduera-tasa %63,10ekoa da, eta emakumeena, berriz, % 55,52koa.