Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabidea - Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik Euskara langai jardunaldia aurkeztu dute. Helburua da Nafarroako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzea eta Foru Komunitatean dauden esperientziak erakustea. Topaketa maiatzaren 24an izango da Baluarten eta izena emateko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik, egun hori barne, www.euskaralangai.eus webgunean.