Joseba Compains (Nafarroa Berriz Altxa): "Burujabetza berreskuratzea behar bat bilakatu da"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko api. 25a, 10:01

Nafarroa Berriz Altxak "prozesu subiranista propioa eta herrikoia" eskatzeko ekitaldia antolatu du ekainaren 5ean Amaiurren. 

Amaiurreko guduaren 500. urteurrena dela eta, "festa eta berrespen eguna" antolatu dute. “Prozesu subiranista propioa eta herrikoia eraikitzea" eskatuko du, "errepublika aske eta burujabe batera eramango gaituena, non dena erabaki ahal izanen den”.

Egunerokoa baldintzatzen duten erabakiak nork eta non hartzen diren azpimarratu nahi du ekimenak. Madril, Paris eta Brusela aipatu dituzte: "Osasun, hezkuntza edo kultura mota bat inposatzen digute" eta "krisi klimatikoari, elikadurari, krisi energetikoari edo migrazioari nafar gisa ematen dizkiegun erantzunak baldintzatzen dituzte", kritikatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!