Larunbat eguerdian dozenaka lagunek bizikleta martxa egin zuten Iruñeko Antoniutti parketik Espainiako Armadaren Aitzoaingo kuartelerainoko bizikleta martxan. Antolatzaileak, bere garaian kontzientzia eragozpenaren eta intsumisioaren mugimenduan parte harturiko pertsonak, baita antimilitarista gazteagoak ere.
Bidean Errusiaren inbasioa salatu zuten, besteak beste “Putin ez! NATO kanpora!” oihukatuz. Antolatzaileek salatu zutenez, "gerrak negozio bat dira, zeinean lau boteretsuk irabazten duten, herritar xeheak hiltzen dituzten eta lur planetaren kolapsoa bizkortzen duten".
Antolatzaileek Guardia Zibilaren jazarpena salatu dute; izan ere, ibilbidearen amaieran musika antimilitaristak erreproduzitzen zituen triziklo bateko gidaria identifikatu dute, eta 300 euroko isuna ezarri diote.