Hezkuntzan barnealde gehienetan maskararen derrigortasuna ezabatu duen Errege Dekretua nola aplikatuko den argitu du Hezkuntza Departamentuak. Maskaren erabilerak, oro har, derrigorrezkoa izateari utziko dio, bai ikasleentzat eta bai irakasleentzat eta zentroetan irakasle ez diren langileentzat.
Hezkuntza Departamentuak igorriko du Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetara, maskararen erabilerarekin lotutako idatzizko instrukzio eguneratua; betiere azpimarratu dute derrigorrezkotasunik gabeko egoera haietan maskara erabiltzen jarraitu nahi duten pertsonekiko arreta eta errespetu berezia kontuan hartzeko beharra, aniztasunarekiko errespetua sustatze aldera.
Gomendio zenbait eman ditu Hezkuntza Departamentuko Lan Arriskuen Prebentzioko Sekzioak: Irakaslea eta irakasle ez denaren kasuan, kaltebera izatean, 60 urtetik gora dituelako maskara erabiltzea, kirurgikoa lehenetsiz. Esparru itxietan, pertsonen arteko 1,5 metroko tartea edota aireztapen egokia bermatu ezin denean; edo jendearekiko arreta orokorra derrigorrezkoa denean ere.
3 urtetik aurrerako ikasleen kasuan, maskararen erabilera egiten jarraitu beharko dela garraio publikoan. Hezkuntzak jakinarazi du ikastetxetan derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea lantegietan COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertzen direnean eta ziurtatutako kasu baten kontaktu hertsia izatean, Osasun Publikoak eman dituen adierazpenak jarraituko dira.