Ukrainako gatazkan laguntzeko pintxoa egin du Iruñeko San Nicolas kaleko Baserriberri jatetxeak. SOS Ukrainia Cluster-arentzat bideratuko du jakiarengatik jasotako diru osoa, azaldu du establezimendu jabe eta sukaldari nagusiak Iñaki Andradasek.
Gerretan agintarien partetik zein gudaren gordintasuna jasaten dutenengan bihotzaren berotasun falta agerikoa dela adierazi du Andradasek eta horregatik gozotasuna barnean duen baina misilen itxura zilindrikoa den jakia prestatu dute.
"Maitasun misilak" 3 euroan salduta dirua bilduko dute anbulantziak, bide orotarako autoak eta mediku materiala frontera bidaltzeko, azaldu du sukaldariak.
Tequeñoa Venezuelako jaki tipikoa da, normalean gazta inguratzen duen hostorez osatzen dena. Oraingoan gazta ordez txokolate mina jarri dute, eta kanpoaldean gazta saltsa batek lagunduko du.