Hizkuntza merezimenduen dekretuaren kontra 1.200 kexa bildu ditu azkeneko hilabeteetan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta gaur Nafarroako Gobernuaren egoitzan erregistratu ditu.
Agerraldian Nafarroako ipar eta hegoaldeko herritarrek parte hartu dute eta azaldu dute bildutako kezken artean salaketa nagusia dela, dekretua indarrean ez delarik ere Nafarroako euskal hiztunen eskubideak betetzen ez direla. Honekin batera lurraldeko euskalgintzak hainbatetan salatutakoa salatu dute herritarrek.
Herritarren kezkek pauso bat harago egiten dute eta kritikatzen dute premiazko zenbait zerbitzu ezin dituztela euskaraz jaso.
Baina ez dira soilik euskaraz bizi diren nafarrak izan euren eskaerak bidal dituztenak. Agurne Gaubekak azaldu duenez ehunka izan dira euskal hiztunak ez diren baina hizkuntza berdintasunaren aldeko aldarria Gobernuaren egoitzan gaur erregistratu dutenak.
Honekin batera Behatokiko bozeramaileak azpimarratu du egun hartzen diren erabakiek herritarren etorkizuna baldintzatuko dutela eta beraz oraindik garaiz dela merezimenduei buruzko dekretua aldatu eta zuzentzeko. Horregatik guztiarengatik Behatokiak eta gaurkoan erregistrora gerturatu diren herritarrek bat egin dute heldu den maiatzaren 7an Iruñean Kontseiluak “Herritarrak ez gutxietsi” lelopean deitutako manifestazioarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!