Real Madrid, ligako liderra iritsiko da gaur Sadarrera, eta Osasuna gogotsu dagoela nabarmendu zuen atzoko prentsaurrekoan Jagoba Arrasate Entrenatzaileak.
Partidua prestatzeko denbora gutxi izan du taldeak, eta motibazioa eta presio eza garrantzitsuak direla iritzi dio Berriatuakoak. Hori bai, zuhur ibiltzeko eskatu du. Garaipena funtsezkoa dute gorritxoek zazpigarren postua lortu nahi izanez gero.
Arerioari dagokionez ez da fio Arrasate, talde handinahia baita Real Madrid, talde sendoa eta hainbat baliabide uztar ditzakeen taldea, Osasunaren entrenatzailearen hitzetan.
Madrildarrek bi baja esanguratsu izango dituzte, Casemiro eta Modric erdilariak ez baitira Iruñera iritsiko.
Hogeita bat jokalari deitu ditu gaurko hitzordurako, aldiz, Jagoba Arrasatek. Lucas Torró baja izango da zikloko bosgarren txartel horia jaso baitzuen eta min hartuta daude Areso, Juan Cruz eta Kike Garcia. Faltan botako dute gorritxoek erdilaria, pieza garrantzitsua baita, azaldu du entrenatzaileak.
Aipatu bezala hitzordua gaur iluntzeko 21.30etatik aurrera Sadarren eta ordu laurden lehenago kontakizunarekin hasiko gara sintonia honetan.
Deialdia:
Atezainak: Sergio Herrera eta Juan Pérez.
Atzelariak: Nacho Vidal, Unai García, David García, Ramalho, Cote, Aridane eta Manu Sánchez.
Erdilariak: Oier, Moncayola, Darko, R. Torres, Kike Barja, Rubén García, Iñigo Pérez, Javi Martínez eta Iker Benito.
Aurrelariak: Chimy Ávila, Budimir eta Barbero.