VALENTZIA 1-2 OSASUNA

Zazpigarren postuari begira da Osasuna

Euskalerria Irratia 2022ko api. 19a, 10:10
Osasunako jokalariek partiduko bigarren gola taldean ospatu zuten. Iturria: Osasuna

Bihar Real Madrilen aurka lehiatuko dira gorritxoak.

Atzean utzi dugu asteburua, baita ligako hogeita hamabigarren jardunaldia ere. Gogoratu beharra dago Osasunak garaipen garrantzitsua lortu zuela Valentzian eta 44 punturekin, Europako Konferentzia Ligan lehiatzeko txartela ematen duen zazpigarren postua, 4 puntura dutela orain.

Jardunaldi borobila izan da gorritxoentzat, izan ere, arerioek galdu egin zuten eta aurreikuspenen arabera 53 puntu nahikoa lirateke zazpigarren postu horretara iristeko.

Sailkapenaz harago partidu borobila egin zuten gorritxoek, sendoa eta erasoan eraginkor aritu ziren Jagoba Arrasateren mutilak. Bigarren zatian iritsi ziren golak. Geldikako jokaldi batean David Garciak baloia buruz jo zuen eta arerio batek eskuaz moztu zuen atzelariaren pasea area barruan. Penaltia adierazi zuen epaileak eta oraingoan Tximi Avilak jaurti eta sareratu zuen baloia. Markagailuan aurretik aginte makila hartu zuen Osasunak eta hirurogeita hamalaugarren minutuan, burukada bikaina egin zuen Ante Budimirrek huts eta bikoa egiteko. Balkanetako beltxargaren jarraikako laugarren gola da.

Partiduaren azken txanpan egin zuen Valentziak bere gola, hau da, bat eta bikoa.

Bihar gorritxoak Real Madrilen aurka lehiatuko dira gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera, eta sintonia honetan jarraitu ahal izango da kontakizuna. Jagoba Arrasatek gaur emango du deialdiaren berri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!