Osasuna

Inertziaz

Juan Kruz Lakasta 2022ko api. 11a, 07:38

Ante Budimir, taldekideekingola ospatzen. (Argazkia: Osasuna)

Osasunak bat eta huts irabazi zuen atzo Sadarren Alavesen aurka. Garaipen horren ondotik gorritxoak 10. dira sailkapenean, 41 punturekin. Salbazioa matematikoki eskuan dute, eta Europa bost puntura.

Osasunak inertziaz lortu zuen atzo garaipena euskal derbian: ez zuen partida ona egin, kemena falta izan zitzaion, baina gehiago izan zen azken sailkatua izateak uzkurturik daukan Alaves baino, eta luzapenean garaipenaren gola erdietsi zuen. Osasunak gorantz segitzen du eta Alaves beherantz. Inertziaren kontuak.

Jagoba Arrasatek aldaketak egin zituen hasierako hamaikakoan. Aridane, Cote eta Iñigo Perez sartu zituen. Perezen presentziak eragin zuen ezustekorik handiena, hainbat zalek uste baitute euskarri hirukoitzean minutuak Javi Martinez gaztearentzat izan beharko liratekeela.

Bi taldeok kemenik gabe jokatu zuten. Areago, berdinketak askorako balio ez bazitzaion ere denbora galtzen aritu zen. Bigarren zatian, baina, inertzia Osasunaren alde jokatzen hasi zen. Gorritxoen aldeko penaltia adierazi zuen epaileak, esku bategatik. Ruben Garcia jaurtitzen tematu zen, horretara zihoan Chimy Avila baztertuz, eta atezainak gelditu zuen.

Handik minutu batzuetara, Budimirri gol bat baliogabetu zioten –beste behin ere- jokoz kanpo egoteagatik. Eta luzapenean, 92. Minutuan, kroaziarrak garaipenaren gola erdietsi zuen, defentsaren huts egite bat baliatuz.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!