Zuti gitezen berriz! izanen da Nafarroaren Egunaren aurtengo leloa, eta antolatzaileen arabera, ospakizunaren itzulera islatzen du; izan ere, Basaizea elkarteko Maider Luroren hitzetan, "azken bi urte lainotsu hauetako hainbat bizipen, esperientzia zein irakaspen anitzen ondorioz Nafarroaren Egunak aurten ere, geroa ikusteko esperantza ekarriko digu".
Gaur Iruñeko Iparla elkartean egindako aurkezpenean salatu dutenez, pandemia urteok "azkarki" zaildu dituzte nafarren arteko harremanak, bi estatuen arteko muga tentsio gune bihurtu baita, eta horrek nafarren arteko harremanak eta elkarlanak zaildu ditu. Horregatik, aurtengo Nafarroaren Eguna inoiz baino beharrezkoa dela esan dute.
Hori horrela, lehendabiziko aldiz, Basaizea elkarteak autobusak antolatu ditu Euskal Herri osotik Nafarroaren Egunera gerturatzeko, Iruñetik eta Tafallatik irtengo dira, eta Basaizea.com atarian hartu daitezke txartelak.
Nafarroaren Eguneko egitaraua:
Goiza. Gaineko Plaza:
- 9:00 Ikastolako askaria.
- 11:00 Desfilea behereko plazatik gainerako plazarat. Duguna, Burgaintzi ta Tafallako dantza taldeak. Makilariak eta Basaldunak. Kilimon, Baigorriko eta Nafarroako ziganteak. Trikitilariak, txustulariak, gaitariak. Txakatxuk eta Ezpela & Kuxkuxtu txarangak.
- 11:30 Ekitaldia
- 12:30 Irrintzina
- 13:00 Larrain dantza eta Jauziak
- 14:00 Bazkaria
Arratsaldea. Herriko Etxe Aitzina:
- Haurren xokoa, puzgarriak, egurrezko jokoak eta aurpegi tindaketa
- 13:30 Jaiak Txaranga
- 15:30 Elektrotxufla
- 19:00 Jaiak Txaranga
- 21:00 Andoni Ollokiegi
Arratsaldea. Behereko Plaza:
- 15:30 Bertso Saioa: Onintza Enbeita, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina
- 16:30 Dantza ikusgarria
- 17:30 Kiki Bordatxo
- 19:30 Izan
- 21:00 Kilimak
- 23:00 Letagin
- 01:00 Holako Deluxe