‘Gerra guztiei intsumisioa’ leloarekin manifestazioa eginen dute larunbatean Iruñean

Euskalerria Irratia 2022ko api. 5a, 13:56
Lau emakume antimilitaristak eskaini dute gaurko prentsaurrekoa. (Argazkia: Haritz Pascual)

18:00etan abiatuko da Gazteluko plazatik, erdigunea zeharatu eta gero Intsumisioaren parkean amaitzeko.

“Gerrei intsumisioa: Putin ez, NATO kanpora”. Hori da larunbatean Iruñeko erdiguneko karrikak zeharkatuko dituen manifestazioaren leloa. Deitzaileak, bere garaian intsumisioaren zein kontzientzi eragozpenaren mugimenduan parte hartu zuten pertsonak. Gaur, manifestaziora deitzeko prentsaurrekoa lau emakume antimilitaristak eskaini dute. Deialdiaren gibelean dagoen agiria dagoeneko 532 lagunek sinatu dute Hego Euskal Herrian. Horietatik 348 nafarrak dira. Estatuan beste 1.500 lagunek sinatu dute.

“Soldadutzaren edo Golkoko gerraren kontra borrokatu ginenok berriro gerraren aurka protesta egitera deitzen dugu”, iragarri du Argiñe Salanuevak. Argiñe Unai Salanueva zenaren arreba da. Unai intsumisoa zen eta bere buruaz beste egin zuen, espetxera itzuli behar ez izateko.  “Sarraskia gelditu behar da”, gaineratu du Salanuevak. Gobernuei exijitu diete alde bateko zein besteko desertoreei asilo politikoa eman diezaietela, Ukrainara armak bidaltzearen kontra egin du eta gogor kritikatu du aurrekontu militarra handitu nahi izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!