Ostegunean hasiko da 2021eko errenta aitorpenaren kanpaina

Euskalerria Irratia 2022ko api. 5a, 13:22

Apirilaren 7tik ekainaren 24ra bitartean luzatuko da errenta kanpaina.

Ostegunetik aurrera, zergadunek renta.navarra.es webgunean kontsultatu ahal izango dituzte Nafarroako Foru Ogasunak egindako proposamenak, aurten 203.720 dira. Horietatik %67ri dirua itzuliko die. Guztira, 73,2 milioi euro itzuliko ditu ogasunak, apirilaren 20an.

Aitorpena egiteko hiru modu izanen dira aurten: on line, telefono bidezko eta aurrez aurrekoa. Internet bidezkoa izanen da martxan jarriko duten lehenengoa, ostegunetik izanen da erabilgarri. Kontrakoa esan bazuten ere, Cl@ve, NANa eta kodea edo ziurtagiri digitala erabili ahalko dira sartzeko.

Apirilaren 20ean, berriz, gainerako bi erak aktibatuko dira, eta bietan hitzordua hartu beharko da lehenik. Zita hartzeko epa apirilaren 13an zabalduko dute. Lehenengo urtea da telefono bidezkoa ezartzen dutela. Norberak eskatu behar du hitzordua, eta ogasuna jarriko da harekin harremanetan. Aurrez aurrekoa, berriz, Iruñeko, Tuterako, Lizarrako eta Tafallako Ogasuneko bulegoetan egin ahal izanen da.

Ekonomiaren alorrean, iazkoa 2020a baino urte hobea izan zela gogorarazi du sailburuak, baina pandemiak ere markatu zuela. Osasun-egoerak eta, aldi berean, egoera ekonomikoak bilakaera positiboa izan zuten, nahiz eta ondoz ondoko olatuek ez zuten ekonomia suspertzea ahalbidetu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!