Lorea Flores (Greenpeace): "Datuak argiak dira, Caparrosoko behitegiak ingurua kutsatzen du"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 31a, 08:19

Caparrosoko behitegiaren inguruko txosten teknikoa egiteagatik 14 talde eta eragile ekologista salatu ditu Valle de Odieta enpresak. Ustiategi erraldoia ingurugiroarendako kaltegarria dela ondorioztatzen zen txostenean eta hori iraintzat hartu du enpresak. Eragileek ez dituzte esandakoak erretiratu.

"Joan den urtean, iraila aldera hainbat eragilek aurkeztu genuela txosten bat Nafarroako Parlamentuan" azaldu du Greenpeace taldkeo Lorea Floresek, "Txosten honek bazituen hainbertze dokumentu ofizial edo datu ofizialetan oinarritutako datuak, ba Caparrosoko makro ustiategiak sortzen ari zen egoeraren inguruan, dituen zigor espedienteak, sortutako ur kutsaduraren inguruan eta abar. Eta txosten hau oinarri hartuta, enpresak erran du ba irainak eta kalumniak egin ditugula eta horregatik ba ekitaldi honetara deitu deitu gaitu".

Valle de Odietak ur araztegi bat eraikiko duelaren iragarpenak, txostenean esaten dena berresten duela defendatu zuen Floresek, "Adierazle garbia da  kaltea sortzen ari dela. 6milioi euro gastatu behar dituzte sistema bat jartzen eragiten ari diren kalte horiek saihesten saiatzeko. Baina bueno hori argi erraten du. Eredu hau ez dELa jasangarria, ez da ingurumenarentzat jasangarria, eta dirua inbertitzen jarraitu beharko da partxeak jartzen, sortzen diren kalte guztiak eh ekiditeko eta batez ere ba hori beraien negozioa bera ez kaltetzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!