Adinekoen egoitzetako langileak kalera aterako dira bihar

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 30a, 13:26

Nafarroa osoko adinekoen egoitzetako langileak daude deituak biharko grebara

Bihar Nafarroako adinekoen egoitzetako langileak kalera aterako dira sektoreko lan-hitzarmena aldarrikatzeko. Grebeialdia ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek grebara deitu dute eta manifestazioak Nafarroaren iparraldetik hegoaldera antolatu dituzte lau hiri eta herritan.

Iruñean da deialdi nagusia. 13.00ean elkarretaratzea deitu dute Amma Oblatas egoitzaren parean eta bertan eginen dituzte adierazpenak bozeramaileek. Arratsaldean aldiz izango da manifestazioa, 18.00etan Autobus Geltoki zaharretik abiatuta.

Tafalla, Lekunberri eta Tuteran aldiz, manifestazio bana deitu dute arratsalderako, 17.30ean, 18.00etan eta 18.30ean hurrenez hurren. 

Bosgarren aldiz aterako dira kalera beraz ikasturte honetan, sektoreko hitzarmena eskatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!