Twitter kontua itxi diote Maiorga Ramirez EAko kritikoari

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 29a, 14:02

Asteburuan Miren Aranoa EAko Nafarroako koordinatzaile ohiari itxi zioten. "Zentsura eta errepresioa" salatu ditu.

Twitter kontua itxi diote gaur Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoko buru eta EH Bilduko parlamentariari. Asteburuan EAko kritiko Miren Aranoari kontua itxi ondoren gertatu da. Gaur berreskuratu du kontua Aranoak, eta "zentsura eta errepresioa" salatu ditu Nafarroako koordinatzailea zenak. 

Oso larritzat jo du kontuaren ixtea: "Ordezkari publiko baten aurkako eraso zuzena da. Arnaldo Otegirekin bat nator herri zintzoa nahi dugula, demokraziak zintzoa izan behar duelako edo ez delako izango. Eta desadostasunaren zentsurak eta errepresioak ez dute laguntzen gure herriarentzat eta EH Bildu den etxe komun horrentzat nahi dugun dezentzia politiko horretan".

"Nire kontua berreskuratu berri dut, eta lehenengo gauza, eskerrak eman nahi dizkiet munduko bazter guztietatik elkartasuna helarazi didaten guztiei, adierazpen askatasunaren eta eztabaida demokratiko osasuntsua izateko eskubidearen defentsan", adierazi du Aranoak. "Zintzotasun demokratikoa, elkarrizketa eta kendutako eskubideak" eskatu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!