Deskontrol, Non Servium, Ibil Bedi edo ta Zetak taldeak izanen dira Atarrabiako eskenatoki gainean. "Uztaila izanik, Hatortxuko ohiko karpa desagertuko da eta beste espazio batzuk ere prestatu ditugu" azaldu du Agirrezabalek, "Eskenatoki txikiago bat egonen da kontzertu lasaietarako eta bestelako emankizunetarako, Antton Telleriaren bakarrizketak bezala".
Uztailaren 29an Deskontrol, The Baboon Show, Brigade Loco, Pleura, Zoo, Gatibu, ETS, Huntza, Skabidean, Anari, Zelanda, Badalonians Sound ft Harny Roots, Gilipollazz, Sua, DJ Plan B arituko dira.
Uztailaren 30ean Non Servium, Rotten XIII, Herdoil, Crim, The Lio, Delirium Tremens, Zetak, Green Valley, Stay Homas, Lukiek, La Mare, Ibil Bedi, Antton Telleria, Hamond York, Selektah Stepi, DJ Bull eta Elepunto izanen dira taula gainean.
Sarrerak eta bonoak dagoeneko salgai, 30€ egun bakoitzeko 55€ ordea, bi egunetarkao bonoa hartuz gero.