Ametsa eskura du berriro Osasunak

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 28a, 18:02
Garaipenaren gola besarkaturik ospatu zuten taldekideek.

Emakumeen lehen taldea lehen postutik puntu bakarrera da eta bigarren taldeak lortu du dagoeneko Bigarren B mailara igotzeko txartela.

Lehendabiziko mailara igotzeko postua puntu bakarrera dute gorritxoek. Duela jardunaldi batzuk ezinezkoa zirudiena posible bilakatu da goiko taldeen hutsei eta Kakun Mainzen nesken lan eta emaitza onei esker.

Une honetan laugarren dira 43 punturekin eta liderra eta beraz maila gorenera igotzeko txartela duen Levante Las Planasek 44 puntu ditu. Sailkapenaren goiko postuak inoiz baino estuago daude, izan ere sei talde baitaude bi puntuko aldean. Seigarrena hain zuzen ere eta Osasunak baino puntu bakar bat gutxiagorekin Dux Logroño da, une honetan gainera jaitsiera ekiditeko play out postuetan dena eta asteubru honetan gorritxoen arerio izango dena Taxoaren. 

Esan bezala zortzi jardunaldi falta dira liga amaierarako eta partidu bakoitza finala izango da gorritxoentzat. Bigarren eta bosgarren postuen artean sailkatuko diren taldeak bigarren maila berrian lehiatuko dira heldu den denboraldian eta seigarrenetik hamaikagarrenera bitarte, aurretik aipatutako kanporaketak jokatuko dituzte hegoaldeko taldeko sailkatuen aurka bigarren mailan lehiatu ala brontzezko kategoriara jaisteko.

Heldu den denboraldian bigarren maila 16 taldek osatuko dute eta Bigarren B maila 16 taldeko bi multzoz osatuko da. Bada, hain zuzen ere maila horretara igotzeko txartela lortu du Osasunaren emakumeen bigarren taldeak asteburuan Tolosan irabazita. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!