"Elkarrekin gaude sendo eta aurrera eginen dugu" azaldu du Aitor Villasusok Landabengo lantokiaren atean egunero ISNko langileek egiten duten elkarretaratzean, "Greba luzatzen ari den arren ezin dugu onartu gauden egoeran lan egitea, 1.000 eurorekin gaur egun ezin da duinki bizi". Martxoaren 16an hasi ziren greban eta orduz geroztik 52 langiledun enpresa honetan, soilik hiru joan dira lanera, hiruak zuzendaritza postuetakoak.
Volkswagenen ekoiztu diren kotxeak, garraiorako prestatzen dituzte ISN azpikontratako langileek, "Nabarmendu nahi dugu Volkswagenek ekoizpen katearen protokoloak urratu dituela, autoak babesik gabe ari direla ateratzen" salatu du enpresa batzordeko Ander Zubiak, "Volkswagenek badu beraz ere erantzunkizuna auzi honetan, ISNri onartu baitio produktuaren kalitatearen kaltetze hau".
Grebarkein aurrra jarraituko dute, lan hitzarmen berri bat negoziatzera eseri arte. Ostegunean auto karabana eginen dute Iruñeko karriketatik.