Nafarroako Hezkuntza Kontseiluak talde bat sortu du aurten hezkuntza itunaren gaia lantzeko, eta hura osatzeko oinarria izan daitekeela iritzi dio EH Bilduk. Eginen dituzten proposamenek edota hausnarketek babes politikoa beharko dute uste du EH Bilduko Adolfo Araizek.
Horretarako, alor politikoan hezkuntza itunaren gaia lantzeko batzorde bat eratu nahi du EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan. Ganberak “eragile aktiboa” izateko konpromisoa hartu dezan mozioa erregistratu dute. Datozen osoko bilkuretan eztabaidatuko dute.