Akordioa erdietsi dute bizitzeko gutxieneko diru sarreren transferentzien batzordean parte hartzen duten talde politikoek. Gaur arratsaldean bilduko dira berriro oinarriak zehazteko. Ordainketaren transferentzia eta hori egin ahal izateko beharrezko langileria zehaztu dituzte, eta ostegunean sinatuko dute Nafarroak eta Espainiak eskumenaren esku aldatzea. Espainiako Gobernuak kudeatzen duen diru sariaren kudeaketa ekonomikoa hartu du bere gain Nafarroak.
Geroa Bairen ustez oso berri ona da eskumenaren aldaketa. Ahal Dugu eta PSN gobernuko gainerako kideek ere txalotu dute akordioa. Hala ere, Mikel Builek zehaztu du prestazioa ez dela bere horretan hobetuko.
EH Bilduk uste du eskumena osoki hartu beharko lukeela Nafarroak. Nafarroako administrazioak dirua jaso eta eman bakarrik ez, horiek kudeatzeko irizpideak ezartzeko aukera izan beharko lukeela dio. Onuradunentzat bermatutako errentak suposatzen duen laguntza gehigarria azpimarratu du alderdi soberanistak.