Nafarroak duen hutsune bat bete nahi dute. Ezker berde, feminista eta eraldatzaile baten alde egin dute, eta gizarteari hausnarketa gune bat eskaini nahi diote. Nafarroak dituen identitate anitzen arteko errespetua aldarrikatu dute. Lurraldeen arteko kohesioa, garapen iraunkorra eta demokrazia parte hartzaileagoa. Eragile sozialekin batera, egin nahi dute hori.
Politikaren eta gizartearen arteko lotura indartu nahi dute. Eta hauteskundeei begira, Batzarre, Ezker batua eta Podemos ahal dugu alderdiekin hizketan ari dira; sortuko den elkarren arteko talde politikoaren laugarren hanka izatea da haien asmoa.
Paco Rodarekin batera, Miguel Laparra, aurreko legealdian Foru Gobernuko presidenteorde izan zena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea dena (NUP), Marisol de la Nava, gizarte mugimenduetako aktibista, Mikel Mayayo, Zangozako Agrupación Progresistako zinegotzia, eta María Jose Perez Ilzarbe, NUPeko Ingeniaritza irakaslea dira talde horretako kideak.
Independientes Navarra atarian aurkitu daiteke manifestua. Sinatzeko aukera ere badago.