Arantxa Santestebanen ‘918 gau’ pelikula pantailaratuko dute gaur Ikuspuntu jaialdian

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 17a, 07:39

Arantza Santesteban (Argazkia: Ttap aldizkaria)

Bi emanaldi izanen dira, 10:00etan eta 19:00etan bana, biak Baluarten. Bigarrenean, zuzendariarekin solasaldia eginen dute.

Arantxa Santesteban historiagile, zinemagile eta preso ohi txantrearraren 914 gau pelikula pantailaratuko dute gaur Ikuspuntu jaialdian. Bi emanaldi izanen dira: lehena, 10:00etan; bigarrena, 19:00etan. Biak Baluarteko Ganbera Aretoan eginen dituzte. Bigarrenean, proiekzioaren ondotik, solasaldia eginen dute Arantza Santestebanekin berarekin.

Santesteban 2007an atxilotu eta espetxeratu zuten, Segurako sarekadaren barruan. Jarraian, ia hiru urte eman zituen preso, 918 gau hain zuzen ere. Pelikulan preso politiko moduan bizi izan zuen espetxealdia eta espetxe ondoa kontatu nahi izan ditu, preso politikoarekin loturiko ohiko narratibetatik at, iruditeri berriak bilatuz bai formari bai mezuari begira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!