Bihar proiektatuko dute minbizia duten haurrei buruzko 'Aquí y ahora' filma

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 16a, 18:39

Besteak beste Iruñea eta Corellan grabatu dute hainbat haurren borroka eta egunerokoa azaleratzen dituen luzemetraia. 

Haurren minbizia ikustarazteko Aquí y ahora filma proiektatuko dute gaur Golem Baiona zinemetan.

Tus Ojos 2030 Adano eta Aspanoa elkarteen laguntzaz eta hauek laguntzeko osatutako luzemetraiak gaitza jasaten duten haurrak ditu protagonista. Istorio bilduma da, minbizia diagnostikatzerakoan pizten diren emozioak jorratzen dituena.

Filmak nerabe eta gaztetxoengan eragin nahi du, minbiziaren existentzia normalizatzeko. Honekin batera ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu nahi du. Aragoin eta Nafarroan grabatu dute, Iruñean eta Corellan.

Esan bezala gaur arratsaldean proiektatuko dute Golem Baionan eta heldu den astean Golem Morean izanen da ikusgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!