Estatuko buruzagitzari buruzko galdeketa antolatu du herritar talde batek

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 16a, 14:24

Maiatzaren 14an eginen dute estatu osoan eta Nafarroan ari dira antolatzen. Galdeketa loteslea izango ez den arren, herritarrek Errepublika edo Monarkia nahiago duten jakin nahi dute.

2020ko udaberrirako zeukaten prest bainan pandemiak zapuztu zituen beren planak. Estatu osoko herritar eta eragileak bildu dira, maiatzaren 14ean estatu buruzagitzaren inguruko galdeketa martxan jartzeko. Aurten bai, eta dagoeneko prestatzen hasi dira.

Badakite, maiatzaren 14an eginen dutena ez dela erreferendum loteslea izanen, behin ta berriz azpimarratu dute, bainan herritarrek beren iritzia libreki eman dezatela nahi dute, hamarkadetan gobernu burujabetzari buruz pentsatzen edo nahi dutena galdetu gabe egon eta gero.

Maiatzaren 14ean herri guztietan hautets mahaiak jarri nahi dituzte, ahalik eta parte hartze zabalean izan dadin. Plataformako kideek ez dute errepublika edo monarkiaren aldeko kanpainarik eginen, herritarren iritzia ezagutu nahi dute. Gaur deia egin dute haiekin bat egitera, zonalde guztietara iritsi ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!