ELAk, LABek eta UGTk bi asteko greba deitu dute ISNNn, "prekarietatearen aurka"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 16a, 07:46

Volkswagenen Landabengo lantegia.

ELA, LAB eta UGT sindikatuek bi asteko grebara deitu dute ISNN enpresan. Volkswagenek azpikontratatutako ISN Taldeko enpresa bat da, eta autoen zorroak egiten dituzte, katean. ISNNk 40 langile ditu. Batzordea ELAko bi ordezkarik, LABeko batek, UGTko batek eta CCOOko batek osatzen dute.

ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur egun ISNNko langileek 1.000 euro garbi baino gutxiago kobratzen dituzte hilean (17.600 euro gordin urtean), eta "inolako osagarririk gabeko ezinbesteko aldi baterako lan-erregulazioa jasan dute". Hitzarmen kolektiboa 2020tik iraungita dagoela esan ondoren, enpresak 2020an 886.840 euroko irabazi garbiak izan dituela gaineratu du.

ELA, LAB eta UGT sindikatuek bi asteko grebara deitu dutela gaineratu du, "enpresak edozein negoziazio motaren aurka duen jarrera ikusita". Hitzarmen baten aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: 2021erako 22.500 euroko urteko soldata eta 2022rako KPIa, behin-behineko kontratudunak mugagabe eta lanaldi osoan bihurtzea, eta nominak berandu ordainduz gero kalte-ordainak emateko klausula, "ISN taldean oso ohikoa dena", azaldu dute.

Greba asteazken honetan, martxoak 16, hasiko da goizeko 05:45ean. 13:30ean elkarretaratzea egingo da Volkswageneko 1. atean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!