Igor Arroyo (LAB): "Krisia ezin dugu langileok ordaindu"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mar. 15a, 13:20

Gaur, arratsaldean, Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Soziala bilduko da.  Ezohiko bilera bat deitu du kontseilariak, Ukrainako gerrak Nafarroan utz ditzakeen ondorioen inguruan aplikatu beharreko neurriak elkarrekin landu ahal izateko. Igor Arroyo, LAB sindikatuko idazkari nagusi ondokoarekin mintzatu gara.

Kritikoa da LAB sindikatua eragile ekonomiko eta politikoak biltzen dituen batzordearen funtzionamenduaren inguruan, zarata mediatikoa egiteko erabiltzen delakoan. Hala ere, gaur bilera deitu izana positiboa dela uste dute, proposamenak egiteko aukera izanen dutelako. Bi norabidetan eginen dituzte ekarpenak. Pandemiaren kudeaketa eta eroera aztertzeko bildu zen azken aldiz kontseilua, eta orduan sindikatuaren ekarpenei jaramonik egin ez zitzaiela salatu du Arroyok; eta hori aldatzea espero du. 

Pandemiak utzitako egoera ezegonkorraren ondotik iritsi da krisi ekonomiko eta sozialaren gogortzea. Osasungintzako zerbitzuen kudeaketa aztertu du sindikatuak Osasungintza Hego Euskal Herrian. Eraldaketa baten beharra txostenean. "Kezkagarria da Nafarroako egoera", ohartarazi du Arroyok. Egoerari aurre egiteko inbertsio publiko handiagoa eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!