Nafarroako Unibertsitate Publikoa euskalduntzeko lana ez da soilik hezkuntza eskaintzari mugatzen eta beste hainbat esparrutara ere ailegatzen da. Iruditegia, zerbitzuak, arreta, materiala… NUP euskaraz taldeak dei egin du hauek guztiak biltzera, txosten oso bat eratzeko.
#EzinDugu izenburua darama kanpainak eta sareetan erabiliko duten traola, NUPen euskaraz egin ezin diren ariketa, jarduerak zerrendatzeko. Hauek guztiak bildu eta Hizkuntza Eskubideen Behatokira bidaliko dituzte, gero Unibertsitateko euskara plana egiterako orduan kontutan har daitezen.