Gazte altsasuarrei terrorismoa egotzi zien fiskalak Espainiako Auzitegi Nazionaleko buru izan nahi du

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 15a, 07:31

ALtsasuko auzian justizia eskatzeko mobilizazioa Altsasun, artxiboko irudi batean.

Jose Peralsek 62 urte arteko espetxe zigorra eskatu zuen delitu terroristengatik zortzi gazteon aurka, eta ministerio publikoko buru izateko lau hautagaietako bat da.

Jose Perals Calleja fiskalak (Tarragona, 1965) Altsasu auziko zortzi gazteen aurkako akusazioa zuzendu zuen, eta delitu terroristengatik zigorra eskatu zuen. Orain, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburu izateko lehian dihardu.
Altsasuko auzian, Peralsek azkeneraino mantendu zuen terrorismo akusazioa, hain zuzen ere Auzitegi Gorenean beste fiskal batek, Alvaro Redondok, auzia hartu eta akusazio hori baztertu zuen arte.
Orain, Peralsek aurrera egin nahi du bere ibilbidean, eta formalki Auzitegi Nazionaleko fiskalburu izateko eskatu du. Egoitza horretan, 2013tik esperientzia handia du terrorismo-kasuetan.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzako buruzagitzarako hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 1ean ireki zen. Azken bost urteetan karguan egon den Jesús Alonso, Vicente González Mota, Joaquín González eta Perals aurkeztu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!