Artea Oinezek 86 artista garaikideren lanak ekarri ditu Kondestable jauregira

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 11a, 12:10

Apirilaren 24a arte izanen da ikusgai "mugimendua" ardatz duen erakusketa anitza, "gogoeta" eta "gizartearen garapena" lantzeko asmoa duen eskaintza. 

Mugimendua ardatz duen aurtengo Artea Oinez erakusketan omenaldia eginen diote Javier Ezkirotz margolari tafallarrari. Duela 25 urte hasi zen Nafarroa Oinezen kultura adarra eta 86 artistek 130 obratik gorako ekarpena egin diote aurten Kondestable jauregian ikusgai den erakusketari. Gizarte gaiak jorratzen dituzten lanak dira, “gogoeta” eta “gizartearen hobekuntza” kulturaren bidez sustatzea helburu dutenak.

Josu Reparazek, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak, erakusketa antolatzearen konplexutasuna nabarmendu du.

Apirilaren 24a arte izanen da ikusgai eta bildutako artista nafarren artean, erdia emakumeak dira, eta hamar tafallaldekoak. Reparazek nabarmendu du artea ez dela soilik aisialdia eta gizarte gogoeta eragiteko Ikastolen egungo oinarri diren parekidetasuna, jasangarritasuna eta bizikidetza ikusgai daudela pintura, eskultura eta grabatuetan.

Ildo berean mintzatu da Paula Arregi, Garces de los Fayos ikastolako zuzendaria.

Esan bezala diziplina anitzeko erakusketa da aurten Artea Oinezek ekarritakoa marrazkiak, pintura, instalazioak, grabatuak, argazkiak eta abarrek sortutako irudi eta irudikapen abstraktu zein figuratibo, espresionista eta errealistak.

Aurretik aipatu dugu baina gogoratu Kondestable jauregiko lehen solairuan egonen dela ikusgai apirilaren 24a arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!