631 atxikimendu bildu ditu dagoeneko Sayas eta Adaneroren aldeko plataformak

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 11a, 11:58

UPNren barruko arrakala zabaltzen ari da bi diputatuen kaleratzearen ondorioz. “Iruzurtuta sentitu diren herritar guztiei ahotsa eman nahi diegu” adierazi du Sergio Sayasek, plataforma berriaren aurkezpenean.

Azken egunotan politika arloko zurrumurrua zena egiaztatu dute Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok. UPNtik beren kanporaketa eta gero ez dute helegite gehiagorik aurkeztuko eta zuzen zuzenean alderdi barruko arrakala irkei eta zabaltzera jarri dira. Beren aldeko plataforma aurkeztu dute, momentuz behin betiko egitura eta izenik gabekoa, bainan “gure kanporatzearekin haserre eta Pedro Sanchez eta gobernu sozialistei men egitearekin iruzurtuta sentitu diren herritar guztiak” bilduko dituena, Adanerok berak azaldu duenaren arabera.

Momentuz ez dute argitu hauteskunde hautagaitza edi alderdi bateko barne korronte izanen direnik, “Duela bi aste UPN barruan geunden, nola jakingo dugu non egonen garen hemendik urtebetera” erantzun du Carlos Garcia Adanerok. Edonola ere, “Gobernuak aldatu ditzazkeen jendearen haserrea bideratu nahi dugu” gaineratu dute.

631 atxikimendu

Plataformaren zenbakiak Sergio Sayasek eman ditu. 631 pertsona bildu dira eta aurki, webgune bat zabaltzen dutelarik gehiago izatea espero dute. “UPN utzi duen jendeaz gain, orain arte alderdiekin bat egiten ez zuen zentro eskuineko jendea gerturatu zaigu” azaldu du Buñuelgoak. Erregionalista barruan piztu den arrakala agerikoa da, “Han eta hemen deitzen digute alderdia utzi dutela esateko” adierazi du Sayasek. Berriozar, Uharte, Atarrabia eta Orkoiengo UPNko kide gehienek baja eman dute dagoeneko, baita Erriberako zenbait taldeetako kidek ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!