2014an kanpaina lehenengoz egin zenetik gero eta gehiago dira kontsumitzeko erak aldatzeko hautua egin duten herritarrak eta, ondorioz, gero eta gehiago ekoizteko erak aldatzen ari diren nafar ekoizleak. Iazko kanpainan, esaterako, 8.200 etxetara iritsi ziren eta 109.000 litro olio, 245.000 ontzi kontserba eta 30.000 pakete arroz eta pasta banatu zituzten.
Bide horretan gero eta gehiago dira; eta gero eta gehiago dira eskaintzen dituzten produktu ekologikoak. Mirian Otxotorena Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko lehendakariak txalotu du hori.
Martxoaren 10etik 30era bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz, pasta eta lekale-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Informazio guztia eta eskaerak, errigora.eus-en.