Hitzez ekiteko garaia lelopean eginen dute 2022ko Euskaraldia, azaroaren 18a eta abenduaren 2a bitarte. Euskal Herriko erakundeen babesarekin egin da beti, aurten ere bai. “Zorionez lortu genuen bere garaian elkarlanerako marko bat eratzea denon artean, eta horri eutsi diogu”, txalotu du Oskar Zapatak.
Hitzarmenak 145.000 euroko laguntza jasotzen du, eta programa koordinatzeko eta zabaltzeko, sustapen eta sentsibilizazio-jardueretarako, ekitaldi publikoetarako eta erakunde eta udalerrietan sustatzeko erabiliko dira.
Berrikuntzak izango ditu aurtengo Euskaralidak eta horietako batzuk gaur aurkeztutako hitzarmenaren baitan jaso dituzue. Zaharrak berri ekarriko ditu, hala ere, Euskaraldiak. “Kalera itzuliko gara, eta hori berrikuntza bat da garai hauetan”, adierazi du Zapatak. Bigarren edizioan martxan jarritako "ariguneak finkatzeko urtea izango" dela 2022a, eta horretan lanean ari dira Topagunetik.
Maiatzean zabalduko dute ariguneen izen-ematea, ekainean aurkeztuko dute abestia eta irailean izanen da belarriprest eta ahobizien izen ematea. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da Euskaraldia.