Auzitegiek eskatuz gero, Zabalzari buruzko dokumentuak desklasifikatuko dituela ziurtatu du Sanchezek

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 9a, 09:51

Mikel Zabalza orbaiztarraren auziari ezarritako "beloa" altxatzeko eskatu dio Espainiako presidenteari EAJko Aitor Esteban diputatuak.

Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak, ziurtatu du, agintaritza judizialak hala eskatuz gero, Eusko Jaurlaritzak indarkeriaren biktima gisa aitortu berri duen Mikel Zabalzaren dokumentuak desklasifikatuko dituela. "Espainian, zuzenbidezko estatu batean, aitorpen hori zor bada, agintari judizialek ondorioren bat ekarri behar dute. Ez izan zalantzarik hori gertatuko dela ", esan du Sanchezek Aitor Esteban EAJko diputatuak Diputatuen Kongresuko Gobernuaren kontrolerako saioan egindako galderari erantzunez.

Sanchezek adierazi du Ministroen Kontseilua lanean ari dela aurten bertan informazio sailkatuari buruzko lege bat onartzeko, eta lege horrek babes-maila eta sailkapena eta dokumentuak deskalifikatzeko epeak ezarriko dituela.

Jeltzaleak gogorarazi dio Sanchezi bere Gobernuak "sekretu ofizialen legea agintzen" duen bitartean, Mikel Zabalzaren kasua itxi zela, Administrazioak dokumentu horiek erakusteari uko egin ziolako. Azpimarratu duenez, Nafarroako Parlamentuan ere "denek bozkatu zuten Zabalzaren heriotza ikertzearen alde". “Beharrezkoa da zuek laguntzea belo hori altxatuz lege frankista batek babestutako sekretuen gainean", esan dio Estebanek Espainako presidenteari. Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordearen txostena emango dio Espainiako presidenteari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!