Ekitaldi handia antolatu du Osasunak Jagoba Arrasateren kontratu berritzea gauzatzeko. Sadar Futbol zelaiko harmailetan eskenatokia jarri eta zaleei irekitako ekitaldian sinatu du 2024 urtea arteko kontratuaren luzapena Berriatuako entrenatzaileak. Harekin izan dira bere lankideak eta klubeko egiturako pertsona esanguratsuak, tartean Kakun Mainz eta Mai Garde, emakumeen taldeko entrenatzaile eta kapitaina.
Luis Sabalza presidenteak azpimarratu du "Arrasateri esker" lortu dutela "jokalari eta zaleen arteko batasuna eta joko erakargarria berreskuratzea", eta adierazi du, bere ustez "onena iristear dela".
Jagoba Arrasate Ligan klub berean jarraian urte gehien bete dituen entrenatzailea bihurtu da aurten eta klubaren historian partidu gehien bete dituzten entrenatzaileen podiumean sartuko da denboraldi honetan.
Bere partetik Braulio Vazquez Kirol Zuzendariak "klubaren alderdi guztien arteko batasuna" goraipatu du, azpimarratuta "itsasontzia olatuen menpe galbidean zihoala, Jagobak lema hartu zuela" eta orain lasaitasuna arnasten dela Taxoaren.
Jagoba Arrasatek aldiz, publikoaren aurrean etapa berriak eragiten duen ardura azpimarratu du. Honekin batera kontratu luzapenari heldu aurretik ezarritako baldintzez mintzatu da, zehaztuta "hobekuntzat arlo guztietan" egin behar dituztela. Nabarmendu du gainera, aurtengoa "urte bereziki zaila izan dela" eta funtsezkoak izan direla harekin berrira kontratua berritu duten Bittor Alkiza eta Sergi Perez.