Hainbat indarkeria eta arrakala elkar gurutzatzen zaizkie desgaitasunen bat duten emakumeei; hala, nekezagoa eta zailagoa da haientzat berdintasunean bizitzea. Hori dela eta, horretara bideratutako politika publikoetan intersekzionalitatearen ikuspuntua txertatzeko eskatu dute.
Ezintasun Fisiko eta Organikoaren Nafarroako Federazioari eman dio aurten Berdinna saria gobernuak, eta hori eskertu du CERMINeko buruak. Nafarroako parlamentuko presidenteak eta talde parlamentarioen ordezkariek parte hartu dute elkarretaratzean.