Zaintza negozio bat bilakatzen ari direla diote, eta horren adibide garbia zahar etxeak edota egoitzak direla. Nafarroan 72 egoitza daude, eta horietatik bi baino ez dira publikoak. Sektoreko lehen hitzarmena blokeatzen ari direla ere ekarri dute gogora.
Gobernuan izan diren alderdiek sektorea pribatizatu, merkantilizatu eta jendearen premiak irabaziak lortzeko bideratu dituztela salatu dute. Datuak ere eman dituzte: Nafarroan 100 milioi euro inguru egoitza pribatuetara desbideratzen dira urtero. Erantzulea PSN delakoan, Sarasateko egoitzaren aurrean egin dute protesta.
Zaintzarekin zerikusia duten zerbitzuak pribatizatzeko debekua eskatu dute, adinekoen egoitzetatik eta etxez etxeko laguntzatik hasita. Hitzarmenak ahalbidetzeko eta egoera irregularrean dauden langile guztien erregularizazioa ere eskatu dute.