Rafa Sainz de Rozas: "Osasun mentalaren arreta normalizatua ezarri dugu espetxean"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 7a, 10:15

Nafarroako Gobernuak eta Justizia Auzitegi Nagusiak osasun mentaleko arreta protokolo bat sinatu dute. Justiziako Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusi Rafa Sainz de Rozasek nabarmendu du "justiziazko eta kalitatezko" zerbitzua eskaintzea dela helburua.

Espetxe-sistemaren arazo handienetako bati aurre egin nahi diote. Gaixotasun mentalen bat, patologia psikiatrikoren bat edo mendekotasun-nahasteren bat duten eta zigorrak eta segurtasun-neurriak betetzen dituzten pertsonen kopurua handia espetxeetan.

Nafarroako zigor-arloko prozedura judizialetan dauden edo espetxean zigorrak edo segurtasun-neurriak betetzen ari diren pertsona guztien osasun- eta gizarte-arreta egokia lortu nahi dute, epaia eman duen auzitegia edozein dela ere. Hala, lankidetza-protokolo honen helburua da, hain zuzen ere, operadore juridikoen eta sanitarioen arteko harremana koordinatzea, patologia psikiatriko horien arretak gaixotasunagatik delituak egin dituzten pertsonen berrerortzea murrizten lagun dezan.

Nafarroak berriki espetxe-osasunaren arloan dituen eskumenak bere gain hartu ditu, eta horren ondorioa da lankidetza protokoloa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!