Aurreko asteetan askok ziurtzat ematen zutena baieztatu du gaurkoan klubak. Jagoba Arrasate entrenatzaielak 2024. Urtea arte kontratua berritu du Osasunarekin. Klubaren aro berriaren zuzendariak beraz, beste bi urte behintzat emango ditu Taxoaren.
18 metroko luzera eta 9 metroko zabalera duen oihal erraldoia zintzilikatu dute Karlos hirugarrenaren eta Orreaga etorbideen gurutzebideko eraikin batetik, Berriatuakoaren kontratu berritzea iragartzeko. Osasuna eta entratzailearen arteko hitzarmen berriaren nondik norakoak bihar zehaztuko dituzte publikoari irekia izango den ekitaldian, arratsaldeko seietatik aurrera Sadar futbol zelaian. Jagoba Arrasaterekin batera, Bittor Alkiza bigarren entrenatzaileak eta Sergi Perez prestatzaile fisikoak ere luzatuko dute klubarekin duten lan harremana.