Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan errekurritu daitekeen epai honen arabera, alargunari ordaindu beharreko prestazioak hileko 4.070,10 euroko oinarri arautzailearen arabera kalkulatuko dira.
2020ko azaroaren 9an, langileak bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, ibilgailua Uharte inguruko ostalaritza-establezimendu batean aparkatu zuenean. Barañaingo etxetik zetorrela, bere lanpostura zihoan, Uharteko herri bereko enpresa batean.
Demandan, errekurtsogileak eskatu zuen emandako alarguntza-pentsioa lan-istripu baten ondoriozkoa izatea. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) ebatzi zuen ez zuela eskumenik asmo horri erantzuteko, eta Mutua Navarrari helarazi zion, hark aseguratuta baitzituen hildakoak lan egiten zuen enpresako kontingentziak. Mutua Navarra eskatutako prestazio ekonomikoaren aurka agertu zen, eta, beraz, demandatzaileak auzibidera jo zuen.
Magistratuak epaian azaltzen duenez, in itinere lan-istripua izan ote zen zehaztea izan zen auzi horren xedea. Epaileak azaldu duenez, horretarako, jurisprudentziak lau inguruabar eskatzen ditu: bidaiaren helburu nagusia eta zuzena lanak zehaztea; etxetik lantokira edo alderantziz egin behar den ohiko ibilbidean gertatzea; istripua ibilbidean inbertitu ohi den zuhurtziazko denboraren barruan gertatzea; eta ibilbidea ez aldatzea, lana eta lan-ibilbidea apurtzen dituzten desbideratze edo aldi baterako alterazioengatik.
Horri dagokionez, magistratuak ziurtatu du epaitutako kasuan aipatutako elementu guztiak daudela, "kausazko lotura ez baita hausten kafe baterako geldialdi baten denboragatik, kontuan hartuta laburra eta garrantzirik gabekoa zela, istripua gertatu zen orduak erakusten duen bezala".