Lezkairuko ikastetxe berrian D eredua jartzeko eskatu dute sindikatuek eta euskalgintzak. Azkeneko urteetan Iruñeko hegoaldeak hazkunde handia izan du bai tamainari dagokionez eta bai biztanleriari dagokionez eta hori dela eta Iruñeko Hegoalde ikastolan zein Mutiloako Irulegin euskarazko hezkuntzarako matrikula eskariak nabarmen handitu dira. Horregatik ELA, LAB eta Steilas Sindikatuek, Sortzenek eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak elkarretaratzea egin dute gaur eraikitze bidean dagoen Lezkairuko Ikastetxe berriaren parean.
Aipatutako Hegoalde ikastola da eremu horretan D eredua eskaintzen duen bakarra, baina eskaintza ez da nahikoa. Gogorarazi dute Carlos Gimeno kontseilariak eraikuntza lanak hasi aurretik Lezkairuko ikastetxean D eredua jartzeko aukera zegoela adierazi zuela.
Hori guztia kontuan hartuta eta hezkuntza arloko konpromisoekin bete ahal izateko, martxoaren 7an irekiko den aurrematrikulazio kanpainan Lezkairuko ikastetxean D eredua eskaintzeko eskatu dute.