Nafarroako Esku-hartze Sozialaren sektoreko langileentzat lan-agertoki berri bati hasiera ematen zion akordioaren ondoren, LABek salatu du hitzarmen probintziala inpugnatzea Espainiako patronalaren "eraso" bat dela, eta lortutako aurrerapenak defendatzera dei egin die langileei. Batzarrak eginen ditu sindikatuak egoeraren nondik norakoak azaltzeko.
Epaiketa apirilaren 26an izango da, Iruñean. OEIS Gurutze Gorriak, Caritasek, Gosearen Aurkako Ekintzak, Ijito Idazkaritzak eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak ordezkatzen dute Nafarroan; enpresa horiek, orain salatzaileak, ez zuten negoziazio-prozesuan parte hartu nahi izan, nahiz eta jakitun izan eta gonbidatuta egon, LABek jakinarazi duenez.