Iazko maiatzean bildu ziren lehenengoz negoziazio mahaian patronalak, Nafarroako Gobernua eta lau sindikatuak. Nafarroako adinekoen zentroen sektoreko lehenengo hitzarmen proposamena aurkeztu zuten langileen ordezkariek, patronalak, ordea, urtarrilera arte ez die ezer eskaini. Soldataren igoera bat eskatzen dute sindikatuek, ratioen hobekuntzak eta ordutegietan egokitzapenak. Patronalak eta gobernuak ez dute bat bera ere onartu momentuz, eta egin ezean kalean jarraituko dute langileek.
Gaur bilduko dira berriro hitzarmenaren negoziazioarekin jarraitzeko, mobilizazioak baldintzatutakoa izanen dela ziurtatu dute sindikatuek. Gutxi espero dute, baina, orain artekoa ikusita.
Eredu publiko doako eta unibertsal baten faltan, hitzarmena ezinbestekoa dela iritzi diote ELA eta LABek. Horretarako ari dira protestan, baina ez nahi beste. salatu dutenez gobernuak "gehiegizko" gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, "ia %100koak".
Atzo arratsaldean manifestazio jendetsua egin zuten, autobus geltoki zaharretik abiatuta.