Gaur gobernuak egingo duen bilkuran egikarituko dute erabakia. Gobernuaren arabera itunak guztiz bertan behera utzita 4.000 ikasle ikastetxez aldatu beharko lituzkete. Hori, une honetan, “oso zaila” litzatekeela diote. Hori dela te, praktikan, 22/23 ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoak izango dira ikasgela mistoak izanen dituztenak, eta hirugarren eta goi-mailako kurtsoak egiten dituzten ikasleek bereizita jarraituko dute hezkuntza-zikloa amaitu arte. Departamentuaren ustez, familia gehienek ezingo lituzkete eskolatze-kuotak beren gain hartu ituna bat-batean desagertzen bada.