Esparza bizikidetza plana eztabaidatzeko prest azaldu da orain

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 23a, 07:46

Javier Esparza, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Nafarroako Parlamentua)
  • Orain arte eztabaida betatua zuen, “ezker abertzalearen zuriketa operazio bat” zelakoan.
  • Navarra Sumako buruak baldintza bat jarri du, “planak terrorismoaren eta ETAren gaitzespen argi eta zehatz bat egitea”.

Navarra Sumak atzera egin du. Bizikidetza Planaren eztabaidan ez zuela parte hartuko hitz eman zuen, “ezker abertzalearen zuriketa operazio bat zelakoan. Orain, baina, jarrera aldatu du. Baina baldintza bat jarrita: planak terrorismoaren eta ETAren gaitzespen argi eta zehatz bat egitea.

EH Bildurekin hitzarmenik ez

Gauzak horrela, Navarra Sumak “hamar edo hamaika” erresoluzio proposamen aurkeztuko ditu. Horietako batzuek eztabaida handia eragin dezakete. Esate baterako, Esparzak nahi du planak finkatzea EH Biludurekin hitzarmenik ezin dela egin. Beste proposamen bat da tokiko entitateek terrorismoaren goresmenen berri eman behar izatea. Memoria historikoari dagokionez, Esparzak 36an apaizek eta eskuineko herritarrek gobernu errepublikazaleen aldekoen eskutik jaso zuten errepresioaren aitortza egitea nahi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!